XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BAYONA-TIK Espainia'ko gerla ta EskualdunakGAETAN BERNOVILLE-REN IRAKURGAIA
Gaetan Bernoville-k, Paris-eko
Bernoville jaunak, gauza jakingarri aunitz ezarten ditu irakurgai hartan, eta urrengo hau ere bai: Bilbao-n, Urtarrilaren (Ilbeltzaren) leen egunetan, gorri (eta gorri etziren) gizon tzar batzuek egin eriotz izigarriez, Eskual-gobernamenduak etzuela obenik; batez ere Agirre ta Monzon, gobernu artako agintariek (biak eskual-maitatzaile) egin zituztela egin-aal guziak eriotz aien ebitatzeko, bi gizon hoiek baitzuten zaintze-lan orren ardura.
Eskual-gobernamenduak, gizonki ta legezki jokatu zuen, beraz, gertaera izigarri artan.
Egi-aitortze, egi-deklaratze, eder hori, zor diogu Bernoville jaunari, eta esker aunitz emaiten dauzkiogu.
Bainan bertze egun batez ikusi genuenez, Queipo de Llano muskar aundiak, Bilbao-ko eriotze izigarri aien obena, Eskual-gobernamenduari berari ezarri zion; eta gezur iguingarri hau, Frantzia-ko kazeta batzuk ere batu dute Queipo-ren ezpanetatik.
Hor du bada erantzuna: Bernoville-k agertu dio gezurraz ari dela; eta Bernoville, Franco-tarra du Queipo-k; bere lagun du, Espainia-ko gerla hortan.
¡Eta Queipo beti ari da,
Queipok marxistei
Azkenengo irakurgaietan ikusi genuen, Franco-tarrak berak zirela
Bainan, utzi dezagun Queipo hori bere gezur eta naaskeriekin, eta jo dezagun berriz Bernoville-n irakurgairat.
Irakurgai hortan, Bernoville-k, madarikatzen ditu, garrazki, gerla huntan gorriek egin tzarkeriak; eta
Gaizkilearen madarikatzea, ontsa da, Bernoville.
Bainan? zergaitik ez dituzu madarikatzen, indar berdinez, Franco-tarrek egin tzarkeriak? batez ere eskual-maitatzaileeri egin odol-ichurtze izigarri ta lotsagarriak? Franco-tarren fusil eta balak,
Zuk, eskual oidura ta ichtorioak maite baitituzu, kondatuko dizut bat, f
Eskual-herriko
Urte batetan, beti bezela, San Blas besperan, Basondoko eliza-zainak (sakristanak) egin zituen eliza-garbitze ta apaintzeak, ontsa ta cheetaaun guziez
Bainan, elizatik ateratzean, ilun chamar baitzegoen, neork ikusi gabe,
Bigaramunean, apezak, elizaratzean, han aurkitu zituen, aldare nagusian, paztilla antzeko, gauza beltz batzu; auntzaren gorotzak (ongarriak) baitziren.
Deitu zuen apezak eliza-zaina ta erran zion nolako eliza-garbitzea egin zuen.
Eliza-zainak, saindu guzien aitzinean zin (juramentu) egiten zuela iardetzi zion, bespera gabean, eliza-ateen (eliza-borten) istean, gauza belz aiek etzirela toki artan.
Zer ote-ziren, zer ez ote ziren, azkenez ezagutu zuten mirakulu hura : urte hartan, estul-eri aundia baitzen Basondo errian, eta San Blas-ek igortzen zituen paztilla haik, estularen sendatzeko.
Eta, pentzatu bezela, meza nagusi ondoan, apezak, ezarri zituen, paztillak, bana-banazka, eliztarren agoan, hunela erraiten zuelarik:
San Blasen paztilla oso-osuak
Eztira gozo-gozuak
Baina bai mirakulutsuak
Basondo-ko sendagarriginak (farmazienak), etzuen on-artu, bere estul-paztillak baino obeak, apezak eman nahi izate hori; eta deitu zuen, apeza, yuyearen aitzinerat; eta aietako San Blas-en bizpairur paztilla agertuaz, erran zuen : auntzaren gorotzak zirela; eta apezsk, Basondo-tarreri agora emaiteaz, aien oaasuna irrisku gaitzean ezarri zuela.
Apezak ezetz, etzirela auntz-gorotzak, San Blas-ek zerutik igorritako paztilla benedikatu mirakulutsuak baizik.
Osagarriginak ezetz
Apezak baietz
Azkenik, yuyeak, artu paztilla aietatik bat; ontsa beatu; aoan erabili; eta azkenik, hunela eman zuen sententzia:
Eztire zeruko paztilletarik Auntzaren gorotz tchit kiratsak baizik. Baina aski baitire beneikaturik Ez dezokete egin neeri gaitzik.
Leen erran dugun bezela, Franco-tarren fusil-balak ere,
OIZ-MENDI.